Business Week 
Image
Business Week Image

Why Linux is Better


Windows-ek, bere bertsioa igotzen duen bitartean (95, 98, 2000, Xp, Vista), ordenagilu gero eta ahaldunagoak behar ditu. Orduan, Windows erabiltzen jarraitu nahi izatekotan, etengabe ordenagailu berriak erosi behar izango dituzu, baina eboluzio horren arrazoi handirik ez ditut topatzen. Benetan, badaude ordenagailu ahaltsuak behar dituzten pertsonak, eta horretarako hardware eta teknologia berriek asko laguntzen dute. Hala ere, erabiltzaile gehienek normalean bakarrik internet nabigatzeko, posta elektronikoak bidaltzeko, testu dokumentuak idazteko edota diapositibak egiteko erabiltzen dute ordenagailua. Orduan, zergaitik erosi behar izango dute 2,3,edo 4 urtero ordenagailu berri bat? Zein da arrazoi nagusia, zure makinak orain dela 5 urte egin ahal zitzakeen gauza berdinak gaur egun ezin egin ahal izateko?

Linux ordenagailu zaharretan primeran dabil, seguraski Windows Xp instalatzeko posibilitaterik ez daukan ordenagailu batean hain zuzen ere, edota klik baten ostean 20 segundo ixarotera behartuko zintuzkeen batean. Berez, Linuxek ez du 12 urteko konputagailu bat superbolido batean bihurtuko, baina gutxienez ondo funtzionatuko du, eta ohizko gauzak egiten utziko dizu (internetetik nabigatu, dokumentuak idatzi, etab.). Adibidez, web orrialde hau bidali dizuen ordenagailuak Linux erabiltzen du: hortaz, hau irakurri ahal baduzu, horrek konputagailua funtzionamendu ona daukala esan nahi du (eta nabigadorea motel baldin badabil, errua zure internet konexioarena da).