Business Week 
Image
Business Week Image

Zergaitik Linux hobeagoa den


Ez dituzu 200€ zure sistema eragilearengatik ordainduko.

(Eta ez duzu ilegalki kopiatuko)

Seguraski zure buruari esaten ari diozu: "Oh, ez nuen Windowsengatik ordaindu". Guztiz seguru al zaude? Zure ordenagailua Windowsen kopia batekin etorri bazen, orduan beren truke ordaindu zenuen, nahiz eta dendan ez zizuten ezer esan. Windowsen lizentzia baten bataz besteko prezioa ordenagailu berriaren prezioaren laurdena da. Orduan, Windowsen kopia ilegalki lortu ez baduzu, seguraski bere truke ordaindu zenuen. Nondik ba uste duzu Microsoft-ek daukan diru mordoa irabazten duela?

Bestalde, Linux erabat dohain lor dezakezu. Hauxe horrela da, mundu osoan zehar dauden pertsona askok gogor lan egin zutelako sistema eragile antolatu, seguru, eraginkor eta polit bat sortzeko, eta haiek nahi duenak erabili dezan oparitzen dute (zergaitik hau egiten duten galdetzen badiozu zure buruari, email bat bidal nazazu eta ahal dudan moduan azalpen bat ematen saiatuko naiz :) ). Egia esanda, konpainia batzuk negozioa egiten ari dira beraien Linuxen bertsiorako laguntza, dokumentazioa, on-line zerbitzua etab. salduz, eta hauxe benetan oso ona da. Zorionez, gehienetan ez duzu zentimo bakar bat ere ez ordaindu behar izango.